lunes, 5 de octubre de 2009

Aurkezpena

Kaixo!
Blog honetan Haur Hezkuntzarekin lotutako hainbat informazio interesgarri zein bitxikeria aurkituko dituzue. Batzuk zuen kuriositatea asetzeko baino ez dute balioko, beste batzuk zuen ezagutza zabaltzen laguntzeko asmoarekin jasoko dira. Gainera teknologia berriek Hau Hezkuntzan izan dezaketen onurei buruz ere hausnartzeko eztabaidagunea izango da.

Euskaltuben ikus dezakegun web 2.0-ari buruzko bideo honek gogoetarako bidea ematen digu. Bertan duela urte batzuetako internet-aren eta gaur egungoaren alderaketa egiten da. Jarraian gaur egungoak ematen dizkigun aukerak azaltzeko.
Egia esan gu interneten erabiltzaileak izan arren, tresna hau informazioa bilatzeko zein lagun eta ezezagunekin komunikatzeko erabili arren, sekula ez dugu bideoak aurkezten dugun gogoeta egin. Inoiz ez dugu pentsatu guk geuk beste batzuekin batera sortzen dugula gero geuk interneten aurkitzen dugun informazioaren zati bat, zeren beste zati handi bat, web orrialde tradizionalek osatzen dute.
Egia esan behar da web 2.0-ak alde batetik mesede egin digula, zeren orain arte batzuen ahotsa baino ezin zitekeen entzun/ikusi sarean. Baina, egun guztiok ager ditzakegu gure iritziak euskarri honetan. Hala ere, batzuek euren burua zentsuratu behako lukete, batzuetan lotsagarria baita sarean irakur dezakeguna. Beste orrialde batzuetan, ostera, nahiz eta denek beren iritzia emateko foroak izan zentzura egoten da iritzi batzuk plazaratzeko.
Beraz, informazioaren garaian gaude eta web 2.0-ak, interneten bigarren belaunaldi honek, aurrerapauso handia suposatu du ia denen ahotsa entzun ahal izateko.