lunes, 23 de noviembre de 2009

ALFABETIZAZIO DIGITALA

Hemen ikus ditzakezuen bi bideo hauetan (1 eta 2)aipatzen da TTBB hezkuntzan izan ditzaketen aurrerapenak. Bai, hori horrela da, baina, horretarako guk geuk zein ikasleek internet modu kritiko batean erabiltzen ikasi behar digu, zeren, bestela ez du ezertarako balio. Gauza bera gertatzen zen lehen liburuekin, lan bat egin behar bagenuen ez genuen edonolako idazleengana jotzen, baizik eta gai zehatz horretako adituen liburuetara. Tamalez, sarean, aditutzat idazten duten jende andana aurki dezakegu, horregatik da garrantzitsua ikasleek iragazketa lana egiten jakitea. Gainera, lortutako informazio onekin lan polit bat edo eta gauza berri bat eginez gero interesgarria da hau ere beste batzuen esku uztea, informazio hori baliagarria izan baitaiteke beste batzuentzat.
Hala ere, nire ustez, informazioa bilatzera zoazenean, ez da hautaketa zure gaia bilatzera bakarrik mugatzen, baizik eta hainbat eta hainbat jendek pilatzen duen informazio oker edo eta baliogabea baztertzera ere. Denok erabiliko bagenitu web 2.0aren abantailak balore zuzen batzuekin ez litzateke hori gertatuko. Beraz, guk irakasle izango garen aldetik, irakats diezaiegun gure haurrei lortutako informazioa modu kritikoan erabiltzen eta igotzen dutena ere egokia izan dadila.

martes, 10 de noviembre de 2009

BLOGA HEZKUNTZAN???????

Erantzuna duda gabe baiezkoa da. Gaur irakasleak hezkuntzari lotuta dauden zenbait blog ikusteko aukera eman digu. Berauetan agertzen diren erabilera ezberdinak izugarri aplikagarriak iruditzen zaizkit gelarako.
Gaur eguneko bizitza azkarraren ondorioz, benetako gauzetarako denborarik ez dugu. Hau guraso askoren egungo errealitatea da eta ez dute denborarik irakaslearekin hitz egitera joateko. Baliabide hauekin, haurrek irakasleen laguntzarekin, egunean, astea edo hilabetean, norberak aukeratzen duen denbora epean, egin dituzten aurrerapenak erakutsi ahal dizkiete gurasoei. Horrela, guraso eta ikastetxearen arteko komunikazioa jarioa hazten da.
Hala ere, arriskutsu xamarra izan daiteke gurasoekin harreman bide hau erabiltzea. Zeren guraso askok bide bakartzat hartzeko joera egon daiteke eta azkenean onuragarri barik kaltegarri izan daiteke.
Bestalde, gurasoei zein hezkuntza munduarekin lotuta dagoen edonori informazioa eskaini ahal zaio guk aurkitu ditugun orrialde, jolas, ipuin, kantu eta abarren inguruan. Sarri gurasoak galduta egoten dira euren umeei zerbait erosteko orduan, guk blogen bidez informazio hau eskainiz gero bide zuzena aukera dezakete. Gainera, irakasle askorentzat ere informazio baliagarria izan daiteke blogean jarritakoa, baldin eta hezkuntzarako baliabide edota esperientzia ezberdinak adierazteko erabiltzen badira hauek.
Bukatzeko, esan behar da, TTBB-ei buruz behin eta berriro esan den moduan, baldin eta modu kritiko eta zuzenean erabiliz gero baliabide egokiak direla.

lunes, 9 de noviembre de 2009

Testu birsartua


Baliabide didaktikoek betekizun garrantzitsu bat dute
irakaskuntzan. Oraintsu artean uste izan duguna baino
funtsezkoagoa. Uste izan dugu —irakasleok hala uste
izan dugu behintzat— gure argibideak zirela, ahozkoak bezalaxe
idatzizkoak, ikaslearen ikaste-aurrerapenaren oinarri
edo zutaberik nagusiena.
Ahaztu egin dugu hizkuntzaren bitartekotasunean oinarritutako
irakaskuntza —marrazkiz edota argazkiz lagundurik
joan ohi bada ere, testu-liburuetan gertatzen denez—
ezagupenerako errealitatearen ordezko bide bat eskaintzera
baino ez dela mugatzen, Bruner-ek (1969) aspalditxo gogoratu
zigunez..




miƩrcoles, 4 de noviembre de 2009

Prometeus: the media revolution. Iruzkina

Interneti esker gizarteak izango duen bilakaera azaltzen du bideoak. Betiko hedabideak desagertu eta dena internet bidez iritsiko zaigula argitzen digu.
Hori, agian, egunen batean iritsiko da horrela izatera, baina, ez bideoak esaten duen etorkizun hain hurbilean. Oraindik ere gizarte honetan ordenagailua maneiatzen jakin gabe bizi den hainbat jende dago. Nik hau egunero ikusten dut etxean, nire gurasoek ez baitakite ordenagailua erabiltzen eta ohiko hedabideekin ongi asko konpontzen dira.
Hala ere, bideoarekin bat nator etorkizuna horrelakoa izango dela dioenean. Niri, egia esan beldur pixka bat ematen dit ez bainago guztiz eguneratuta TTBBetan eta ezjakintasunak ikara ematen du. Gainera, abantaila asko dituela ukatzen ez dudan arren, desabantailak ere baditu. Hauetako bat ordenagailuen erabilea okerraren erruz pertsonen arteko aurrez aurreko harremanak galtzen direla da eta bizitza gero eta indibidualagoa eramatera garamatza honek.
Argi dago TTBB erabiltzen gizarteko partaide orok ikasi behar duela, baina, hauek zentzuz maneatu behar dira. Eta horretan hezkuntzak sekulako garrantzia du: gure haurrei baliabideak erabiltzen erakusteaz gain, hauek irizpidearekin erabiltzen irakatsi behar diegu, are gehiago kontutan izanda haurrek hartzen duten informazio guztia barneratzen dutela eta sarean informazio oso erabilgarria aurkitzeaz gain, gauza desegokiak ere aurki daitezkeela. Gainera, etorkizuneko gizartea haur hauek eraikiko dutela kontuan hartzen baldin badugu, horretarako prestatu behar dira.
Guk ere zeregin garrantzitsu bat dugu irakasle izan edo ez, gure ere etorkizun horren partaide izango baikara, prestatu beharra daukagu.

lunes, 26 de octubre de 2009

Informazioaren gizartea

Argian argitaratutako euskarazko kazetaritzaren I.kongresuaren txostenean irakurri ahal izan dugunez "informazioaren gizartea iktak modu masiboan erabiltzeak sortzen duen ekoizpen eta truke sistemari deritzo". Modu masibo honetan erabiltzeak arrazoi garbi bat du: garapen ekonomiaren iraultza. Duela zenbait urte ekonomia industrializazioan oinarritzen zen, gaur egungo ekonomiaren oinarria, aldiz, informazioa da eta informazio hori lortzeko muga fisiko zein denboralak gainditzea bideratzen dute teknologia berriek. Horrela enpresa zein norbanakoei, edonon egonda ere, beren lan tresna erabiltzeko aukera ematen die. Honek informazioaren gizarte batetarantz garamatza, hots, informazioa balio ekonomiko eta sozial bezala duen gizarterantz.Beraz, baliabide hauek ez dituen gizartea zein gizabanakoa atzeraturik geratuko da garapen ekonomikoaren iraultza horretan. Hau gerta ez dadin ahalik eta eskuragarrien jarri behar ditugu TTBB eta hezkuntzak paper garrantzitsu bat jokatzen du horretan. Lehengo irakasleok treba gaitezen alor berri honetara eta gero erakuts diezaiegun gure ikasleei zenbat baliabide dituzten, horrela geroko gizarteko partaide izaten lagunduko diegu eta atzean ez geratzen.

Esteka sartzen

Heman esteka, link edo hiperbinkulo bat sartuko dugu, horretarako joango gara helbide honetara eta bideo hau ikusiko dugu.

Bideoa sartzea

Hemen, espazio honetan bideo bat sartuko dugu aproba moduan