miércoles, 4 de noviembre de 2009

Prometeus: the media revolution. Iruzkina

Interneti esker gizarteak izango duen bilakaera azaltzen du bideoak. Betiko hedabideak desagertu eta dena internet bidez iritsiko zaigula argitzen digu.
Hori, agian, egunen batean iritsiko da horrela izatera, baina, ez bideoak esaten duen etorkizun hain hurbilean. Oraindik ere gizarte honetan ordenagailua maneiatzen jakin gabe bizi den hainbat jende dago. Nik hau egunero ikusten dut etxean, nire gurasoek ez baitakite ordenagailua erabiltzen eta ohiko hedabideekin ongi asko konpontzen dira.
Hala ere, bideoarekin bat nator etorkizuna horrelakoa izango dela dioenean. Niri, egia esan beldur pixka bat ematen dit ez bainago guztiz eguneratuta TTBBetan eta ezjakintasunak ikara ematen du. Gainera, abantaila asko dituela ukatzen ez dudan arren, desabantailak ere baditu. Hauetako bat ordenagailuen erabilea okerraren erruz pertsonen arteko aurrez aurreko harremanak galtzen direla da eta bizitza gero eta indibidualagoa eramatera garamatza honek.
Argi dago TTBB erabiltzen gizarteko partaide orok ikasi behar duela, baina, hauek zentzuz maneatu behar dira. Eta horretan hezkuntzak sekulako garrantzia du: gure haurrei baliabideak erabiltzen erakusteaz gain, hauek irizpidearekin erabiltzen irakatsi behar diegu, are gehiago kontutan izanda haurrek hartzen duten informazio guztia barneratzen dutela eta sarean informazio oso erabilgarria aurkitzeaz gain, gauza desegokiak ere aurki daitezkeela. Gainera, etorkizuneko gizartea haur hauek eraikiko dutela kontuan hartzen baldin badugu, horretarako prestatu behar dira.
Guk ere zeregin garrantzitsu bat dugu irakasle izan edo ez, gure ere etorkizun horren partaide izango baikara, prestatu beharra daukagu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario