martes, 20 de octubre de 2009

Tim O'Reillyri buruzko zenbait datu


Tim O'Reilly informatikari buruzko liburuen Media editorialaren sortzaile eta lehendakaria da. Halaber, software librearen bultzatzaile sutsua eta prel hizkuntza delakoaren garapenean parte hartzeagatik ere ezaguna da. Lehena erabiltzaileak eskuratzen duen programarekin egokien dagokiona egitean datza, hots, arakatu, kopiatu, aldatu, hobetu eta horrela beste erabiltzaile guztiei lagundu. Bigarrena, aldiz, programazio hizkuntza bat baino ez da.
Baina, O'Reilly mundu osoan ezaguna bada, Web 2.0 kontzeptuaren sortzailea izategatik da. Web 2.0-a interneten aro berria da, zeinetan erabiltzaile guztiok garen euskarrien sortzaile, interaktibitatea bultzatuz. Autore honen esanetan aro berri honek talde-inteligentziaren osaketa bultzatzen du, hots, informazioa eta ezagutza elkartrukatzea bideratzen du. Sare honetan erabiltzaileei protagonismoa ematen dieten eta beren aplikazioak garatzeko sarea erabiltzen duten enpresak baino ezin dute parte hartu.
Laburbilduz, O'Reilly informatika arloko gorentasun bat da, batez ere, web 2.0 kontzeptua sortu zuelako.